Euskal Jaien egitarauaren barruan, 29. Sagardo Eguna egingo dute bihar, Donostiako Konstituzio plazan. 11:00etatik aurrera, berrogei sagardotegitako sagardoa probatzeko aukera eskainiko dute.
Urtero gisa, hainbat sagardozale omenduko dituzte eguerdian. Sagardoa eta pintxoak probatu bitartean, bertsoez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze arituko dira kantuan.
Bihar, 23:00etan hasita, Donostiako Konstituzio plazan.
Leave a Reply