Casares irratiak irratigintzari lotutako hainbat ikastaro antolatu ditu 2014-15eko ikasturterako. Guztira, zazpi ikastaro emango dituzte, eta era guztietako alorrak landuko dituzte, betiere irratia ardatz hartuta. Hona ikastaroen zerrenda: Irratigintza, Irrati digitalaren sorkuntza eta on line emisioa, Irrati-fikzio eta irrati-antzerki tailerra (gazteleraz), Irrati antzerkia, Lokuzio profesionala, Jendaurrean hitz egin eta Ahotsaren laborategia.
Matrikulazioa zabalik dago, eta izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da. Interesa dutenek Donostiako Casares-Tomasene kultur etxera jo beharko dute, edo donostiakultura.com webgunean izena eman.
Izena emateko epea zabalik dago; irailaren 26ra arte izango da.
Leave a Reply