Isilunearen ondotik, Kashbad Urretxun

Hamabost urte diskorik kaleratu gabe egon ondoren, Kashbad taldeak bere azken lana aurkeztu zuen orain lau hilabete: Arrakala. Geroztik, abendura arte iraungo duen kontzertu biran murgilduta dago musika banda errenteriarra, eta bihar Urretxuko txosnetan emango du zuzenekoa. Taldearen laugarren diskoan ere, Sorkun Rubio abeslariaren ahots melodikoak ezin hobeto bat egiten du Kashbaden ohiko hardcore doinuekin. Zuzenekoan ez da faltako kantu zaharrik, ezta doinu berririk ere. Gaueko hamabietan hasiko da kontzertua, eta Los Zopilotes Txirriaos eta Kolpatu taldeak ere arituko dira.

Kontzertu jaialdia

Bihar, 00:00etatik aurrera, Urretxuko txosnetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.