San Migel jaiak girotzeko kontzertuak gauero

Urnietan, atzo hasi eta astelehena bitartean San Migel jaiak ospatuko dituzte. Poxta Zahar gazte kuadrillen taldeak egitarau zabala prestatu du aurten: herri bazkariak, tortilla lehiaketa, Olinpiada probak, Bi bala bertso ikuskizuna… Eta, nola ez, musikak ere izango du lekua txosnetan. Gaur, 23:00etan hasita, kontzertua eskainiko dute Glaukoma —argazkian—, Kaotiko eta Sangre de Mono taldeek. Bihar, 23:00etan, oholtzara igoko dira Bad Sound System eta Los Zopilotes Txirriaos. Igandean, berriz, herriko taldeen txanda izango da, 22:00etan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.