Jokin Lasa lazkaotarrak Zortziko txiki bat diskoko kantuak aurkeztuko ditu gaur, 22:00etan, Debako Plaza Zaharrean. Lana, zortzi kantukoa, iazko urte amaieran aurkeztu zuen Lasak. Kaki Arkarazo taldekide izandakoak ekoitzi zuen diskoa, eta Mikel Abregok (bateria) eta Pello Ramirezek (biolontxeloa eta akordeoia) parte hartu zuten, besteak beste.
Musika estilo bat baino gehiago lantzen ditu musikariak: countrya, balsa, kantugile klasikoena… Hitzak gai askori buruz mintzo dira: maitasunaz, heriotzaz, oroitzapenez…
Gaur, 22:00etan, Debako Plaza Zaharrean.
Leave a Reply