Tolosako Bonberenea gaztetxean indartsu ekingo diote urriari, gaurko eta biharko kontzertuak antolatu baitituzte. 22:30ean hasiko dira kontzertuak. Bi taldek joko dute egun bakoitzean.
Gaur, Han eta Ghetto taldeak igoko dira oholtza gainera. Han proiektu berria da, aurrez beste talde batzuetan (Mokaua, Yakuzi…) aritutako musikariek osatua. Ghetto 2007an sortu zuten eta bi disko ditu kalean —aurten, azkena—. Bihar, berriz, Brutal Calling taldeak joko du. Beasain eta Tolosa inguruetakoa da, eta punka eta rock estiloak lantzen ditu, batez ere. Ondoren, Algortako (Bizkaia) Mamut taldeak joko du.
Gaur eta bihar, 22:30ean Tolosako Bonberenean
Leave a Reply