Igandean hamar urte beteko dira Goierriko Hitza egunkariak aurreneko zenbakia argitaratu zuenetik. Urteurren seinalatu hori ospatzeko, ikuskizun berezia antolatu dute biharko, 18:00etatik aurrera, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bertan izango dira Irrien Lagunak Klubeko Ane Pirata eta Goierri osoko 28 eragile. Emanaldiak bi helburu ditu: alde batetik, orain arte bidelagun izan diren goierritarrei eskerrak ematea eta, bestetik, urteurrena festa giroan ospatzea. Sarrera bakoitzak 5 euroko prezioa du, eta salgai daude eskualdeko hainbat lekutan. gh@hitza.eus helbidean ere egin daiteke eskaria.
Urretxuko Ederrena pilotalekuan, bihar, 18:00etatik aurrera.
Leave a Reply