Herrien arteko jaialdia, Legazpin

Oripavi elkarteak sustatuta, III. Kultur Arteko Eguna ospatuko dute bihar Legazpin Euskal Herria plazan. Aurtengo ekitaldiak komunikazioa izango du ardatz, eta hainbat herrialdetako dantza eta folklore ikuskizunak izango dira. Eguerdiko 14:00etara arte, gastronomia eta artisau merkatua egongo da zabalik, eta nahi duen ororentzat tailerrak, jolasak eta sorpresak ere izango dira. Herri bazkariaren ostean, kultur arteko kontzertuak izango dira Harresian Zulo eta Brigada Improductiva taldeekin.

III. Kultur Arteko Eguna Legazpin, Euskal Herria plazan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.