Iñigo Astiz idazle eta BERRIAko kazetariak idatzitako Baita hondakinak ere poema liburua oinarri duen ikuskizun ez-musikatua Bergaran eskainiko dute gaur iluntzean. Hondakindegia izenburupean, “ikus-entzunezko hibridoa” apailatu dute Mikel Aierbe azpeitiarrak eta Astizek berak, “loratze poetikorik gabe, eta lurra oinarri harturik”. Biak izango dira oholtza gainean —mahai batek, lau aulkik eta lur meta batek osatutako eszenografia guztiz soila dutela inguruan—, beren ahotsekin eta gorputzekin ikuskizuna aurrera eramaten. Errezital hutsaz harago doan ikuskizuna da.
Baita hondakinak ere liburuan oinarritutako ikuskizuna. Gaur, 19:00etan, Bergarako Zabalotegin.
Leave a Reply