Mihisean irudikatutako eldarnioak

Irudi beldurgarriak, onirikoak, misteriotsuak, argi-ilunez beterikoak. Irudi fantastikoak, finean. Horiek guztiak biltzen ditu Donostiako Kubo-Kutxa aretoan ikusgai dagoen erakusketak. Irudi fantastikoa izenburupean, 52 artistaren askotariko lanak bildu dituzte han: 79 margolan, marrazki, grabatu, argazki eta bideo sorkuntza guztira. Bi mendetan arteak alegiazko munduekin izan duen eta daukan harremana erakusten du bildumak, Francisco Goyaren margolanetatik egungo artisten sorkuntzetaraino. Datorren urteko urtarrilaren 25era arte egongo da zabalik.

Leave a Reply

Your email address will not be published.