Inprobisazioa, sarerik gabeko jauzia

Euskal kanten inguruko inprobisazio saio bat da Piano bat bertsotan, musikarekin ere inprobisa baitaiteke, bertsolaritzan bezala. Hala, ikusleek era aktiboan parte hartu behar dute ikuskizunean: haiek dira gai-jartzaile bakarrak. Aretora sartu ahala, kontzertuan entzun nahi dituzten euskal kantak idatzi behar dituzte orri txuri batean. Modu horretan, inolako trikimailurik gabe, musikariek une bakoitzean ateratako kanta jo beharko dute. Zuzeneko inprobisazioa da, publikoak erabakiko baitu gau horretan zer entzun eta abestu nahi duen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.