Oinkari dantza taldeak eta Hika antzerki taldeak elkarlanean ondutako ikuskizuna da Itsasoaren emazteak. Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan-etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. “Kresal usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotik kantatu, eta euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza”, azaldu dute antolatzaileek.
Gaur, 21:30ean, Andoaingo Bastero kulturgunean.
Leave a Reply