Anari bakarka arituko da Orion

Bakarkako kontzertua emango du gaur Anarik Orion. Gaueko 22:30ean izango da, Orioko Kultur Etxean, eta gitarrarekin lagundurik arituko da abeslari azkoitiarra. Anarik hamazazpi urte daramatza oholtza gainean, baina lehen aldia izango du gisa horretako kontzertua ematen duela Orion. Bakarlari moduan hasi zuen ibilbidea, eta hainbat disko grabatu ditu. Emanaldia doan izango da, baina, kultur etxeko leku kopurua mugatua denez, ehun gonbit banatuko dira. Pertsona bakoitzak bi gonbit jaso ditzake, aldez aurretik kultur etxean bertan eskatuta. Sartzeko, beharrezkoa izango da gonbidapena.

Anari

Gaur, 22:30ean, Orioko

Kultur Etxean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.