Merkataritzaren Eguna ospatuko da gaur hainbat hiritan; besteak beste, Donostian. Udalak, Donostia Sustapena elkartearen eskutik, hamaika ekitaldi antolatuko du egunean zehar, tokiko eta hurbileko merkataritza sustatzeko.
Besteak beste, oroigarri bat emango diete ehun urte baino gehiagoko saltokiei. Hemeretzi dira ohorezko plaka jasoko duten dendak. Bestalde, sariak ere emango dizkiete Donostiako saltokirik berritzaile edo berezienari.
Gaur, 20:00etan egingo da sariak banatzeko ekitaldia, udaletxeko udalbatza aretoan. Juan Karlos Izagirre alkatea izango da bertan, besteak beste.
Leave a Reply