Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta atzerriko hamar taldek parte hartuko dute biharko Defenestre Fest jaialdian: A Tumba Abierta, Haginak, Hongo, Human Bastard, Los Defenestrados, Octopussys, Ras, Siega, Usura eta Zanussi ariko dira Zarautzen. Rufus eta Amoniako DJek ere musika jarriko diote jaiari. Hamar eurotan eskura daiteke kontzertuetarako sarrera.
2011tik antolatzen dute jaialdia; Amurrioko (Araba) Ikuilua hutsarazi zutela salatzeko abiatu zuten egitasmoa, “amorrua eta tristura aurrera jarraitzeko gogoarekin” batu zirenean. Geroztik, urtero egin dute jaialdia.
Bihar, 18:00etatik aurrera, Putzuzulon (Zarautz).
Leave a Reply