‘Bakearen Usoa’ eskultura Saguesen kokatzeko proiekua aurkeztu dute

DONOSTIA. Donostiako Udalak aste honetan aurkeztu du Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa Amaratik Saguesera lekuz aldatzeko proiektua. Sagues ingurua berritu egingo dute, bide batez. Bost kokalekuren artean aukeratu dute Saguesekoa. 800.000 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta adjudikazioa udarako egin asmo dute. Artistaren senideek erabakiarekin ados daudela adierazi dute, gutun bidez. Oposizioko alderdi guztiak, baina, kokapen horren aurka agertu dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published.