Hardcore-punk maratoia Andoainen

Zigor ekonomikoen aurkako hardcore-punk musikako maratoia antolatu dute biharko Andoaingo gaztetxean. 18:00etatik aurrera, zazpi talde igoko dira oholtza gainera: Ezin Izan (Donostia), Nuevo Catecismo Catolico (Donostia), Fly Shit (Bergara), On (Beizama), Ladislao (Lazkao), Herena (Andoain) eta Bar Remigio (Lasarte-Oria). Gaualdia biribiltzeko, DJ Nabarro ariko da musika jartzen. Egun horretan, gainera, pintxo- potea egingo dute herriko hainbat tabernatan. Ruben Gelbentzu andoaindarraren aurkako epaiketak eragindako gastuei aurre egiteko erabiliko dute bihar biltzen den dirua.

Leave a Reply

Your email address will not be published.