Igandeetan ez aspertzeko, musika

Igande pasiboei sua egitasmoaren barruan, igande honetan Tutan Come On taldearen txanda izango da Hernaniko Goiz Argi tabernan. Arabako bikoak 19:30ean emango du kontzertua. Oscar Condek eta Ibon Salterainek 2013ko maiatzean sortu zuten taldea, aurretik beste hainbat musika proiektutan ibili ondoren. Urte horretako azaroan kaleratu zuten lehen lana, eta geroztik herriz herri dabiltza kontzertuak eskaintzen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.