Komedia bat dakarte Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreek: Erdibana. Ama gaixorik dute, gripe eta enboliarekin; hiltzeko gogo gutxi du, ordea. Hondoa jotzen ari den enpresa baten jabea da bata; bestea, berriz, ama zaintzeaz arduratzen da egunero. Tartean, Jehovaren Lekukoak taldeko kide bat agertuko da, asteazkenero bisita egingo diena. Derrigorrean, etxea saldu beharrean izango dira, eta gau amaiezin batek ordura arte kontatu gabeko sekretuak azaleratuko ditu.
Jordi Sanchezek eta Pep Anton Gomezek idatzitako Mitad y mitad lanaren euskarazko bertsioa da. Txalo konpainiak ekoitzi du.
Gaur, 22:30ean, Santa Ana antzokian (Oñati).
Leave a Reply