Basoen kaosa, argazkien bidez

Euskal Herriko basoetan murgildu da Koldo Badillo argazkilaria Kaosetik labirintora erakusketa osatzeko. “Kaosaren barnean, edertasuna eta lasaitasuna” bilatzen ahalegindu da. Horrez gain, labirintoaren ideia ere irudikatu nahi izan du bere argazkietan: kameraren begiradak lerroz lerro salto egiten du, enkoadraketatik irten eta sartu egiten da, galdu egiten da. 200 mm-ko teleobjektiboa erabili du Badillok argazkiak egiteko.

‘Kaosetik labirintora’

Otsailaren 22ra arte bisitatu ahal izango da, Photomuseumen (Zarautz).

Leave a Reply

Your email address will not be published.