Gure Esku Dago egitasmoaren Jostunak, herritarren borondateak jositako istorio bat dokumentala arrakasta handiz ari da egiten herriz herriko ibilbidea. Asmo horrekin estreinatu zuten iazko abenduaren 20an; erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua ahal bezain beste zabaltzea. Dokumentalak bi ildo nagusi harilkatzen ditu. Batetik, Beasaingo Igartza jauregian eginiko lehen bileratik iazko ekainaren 8ko giza kate erraldoia egin arteko ibilbidea erakusten du; bestetik, herritarrei ematen die hitza, erabaki eskubideaz gogoeta egin dezaten. Herritar ezagunak daude tartean —Juan Jose Ibarretxe, Gemma Zabaleta, Floren Aoiz, Mixel Berhokoirigoin…—, baina herritar anonimoak dira protagonista.
Astelehenean, 19:00etan, Koldo Mitxelenan (Donostia).
Leave a Reply