Hazparneko andere handinahia

Handinahikeria da Iduzkilore antzerki taldeak gaur Seguran eskainiko duen Hazparneko anderea lanaren gai nagusia. Hazparneko andereak alaba herriko markesarekin ezkondu nahi du, alaba markesa bihur dadin. Hori da Senpereko (Lapurdi) antzerki amateur taldearen obraren abiapuntua. Baina, handinahikeria clown erara irudikatzen du taldeak, umorea baita lanaren ardatz nagusia. Telesforo Monzonek 1966. urtean idatzitako obra da taularatuko dutena, eta Moliereren Les Femmes savantes antzerki obra du inspirazio iturri nagusi. Hazparnera ekarriz intriga, istorioa bera Euskal Herrira egokitu zuen Monzonek. Ander Lipus da antzerki lan honen zuzendaria.

Hazparneko anderea

Gaur, 20:00etan, Aterpetxeko aretoan (Segura)

Leave a Reply

Your email address will not be published.