Hasi aurretik, marka hautsi du aurtengo Lilatoiak. 3.870 emakumek eman dute izena igandeko lasterketarako, inoiz baino lagun gehiagok. Dortsalak agortuta zeuden lasterketa izan baino 15 egun lehenago. Berdintasuna aldarri, korrikalariak 11:00etan aterako dira Donostiako Bulebarretik, bost kilometroko bidea egiteko. Patinatzaileak, berriz, bost minutu lehenago. Emakumeen Etxeko batukadak eta musika eskolako txaranga eta txistuek girotuko dute ibilbidea.
Lasterketak 26. aldia du aurten. Lehen aldiz, Donostiako Atletiko elkartea arduratu da antolaketaz; hala ere, aurreko 25 aldietako filosofiari eutsi dio: soilik emakumeentzako lasterketa izango da, ibilbidea motzekoa eta “oso bisuala” —Donostiako erdigunetik eta Grosetik igaroko da—.
Igandean, 11:00etan, Bulebarretik.
Leave a Reply