Mauka bat, ezuste ugari

Komedia eta drama uztartzen ditu Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirreren azken lanak. Sarak (Elordi) gustuko duen etxea topatuko du: merkea da, zabala, eta ikuspegi ederrak ditu. Eskaintza, ordea, ez da hain perfektua izango. Sarari “enbarazu” egingo dion osagarri bat du: Lola, etxearen jabea (Irastorza). Adineko emakume bat da, eta hil arte etxe horretan bizitzeko baldintza jarri du. Hala ere, Sarak etxea erosi eta itxarotea erabakiko du. Baina etxea libre geratuko den eguna ez da iritsiko, eta egoera geroz eta jasangaitzagoa bilakatuko da.

Benetako gertaera batean oinarrituta dago antzezlana. Zehazki, Juan Carlos Rubio obraren idazleari gertatutakoa du oinarri. Benetan irakurri zuen etxebizitza apopilo eta guzti saltzen zutela zioen iragarkia. Begoña Bilbaok zuzendu du Txalo ekoizpen etxearen antzezlana; testuaren itzulpena, berriz, Aitziber Garmendiak egin du.

‘100 metro karratu’

Gaur, 22:00etan, Zabalotegi aretoan (Bergara).

Bihar, 20:00etan, kultur etxean (Astigarraga).

Leave a Reply

Your email address will not be published.