Jazzaz gozatu, big band baten doinuaz

Usurbilgo XI. Soinurbil musika astearen erdigunean, jazz, swing, funk eta musika latinoarekin belarriak gozatu eta gorputza dantzatzeko aukera eskainiko du gaur Reunion Big Band taldeak. Europako hainbat tokitatik etorri eta Musikenen ikasitako hogei musikari gaztek osatu zuten taldea, orain bost urte, eta ordutik Euskal Herriko hainbat txokotan jo izan dute. Iaz, Donostiako Jazzaldian izan ziren, arrakasta handiarekin.

Reunion Big Band

Gaur, 20:00etan, Usurbilgo frontoian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.