Informatika zaleen topaketa

600 informatikari eta informatikazale elkartu ziren joan den asteburuan, Tolosan, IX. Gipuzkoa Encounter topaketan. Antolatzaileak gustura agertu ziren parte hartzearekin, eta nabarmendu zuten zerrenda ireki eta 41 segundoan osatu zutela parte hartzaileen kopurua. Halaber, aurtengo berrikuntza Opengunean izan da, hain informatikazale eta adituak ez direnentzako gune irekia. Jende ugari joan zen gune horretara, ikastaro, joko, tailer eta antolatutako beste hamaika ekintzatan parte hartzera.

Leave a Reply

Your email address will not be published.