Lazkao Txikiren omenean

Beste urte batez, Joxe Migel Iztueta Kortajarena, Lazkao Txiki, gogoratuko dute Lazkaon. Aurten 22 urte dira bertsolaria hil zela. Gaur iluntzerako, bertso afaria antolatu dute Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariak ariko dira kantuan. Afaldu ondoren saioa entzutera joan nahi duenak libre izango du sarrera.

Igande eguerdian, berriz, bertsolaria gogoratzeko ekitaldia egingo dute Lazkao Txiki zelaian. Lazkaoko Gerriko kultur elkartearekin batera, Oin Arin dantza taldeak, Lazkao Txiki musika eskolak eta Goierriko bertso eskolak parte hartuko dute.

Lazkao Txiki gogoan

Gaur, bertso afaria, 20:30ean, Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Igandean, ekitaldia, 12:30ean, Lazkao Txiki zelaian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.