Metalaren bost eskaintza

Euskal Metal Fest jaialdiak bost talde bilduko ditu bere seigarren aldian: Vita Imana, Elbereth, Dominium, Estampida eta Ankhar. Vita Imana hamargarren urteurreneko bira egiten ari da, eta lehenengoz joko du Donostian. Elbereth Legazpiko taldeak zuzeneko irudiak grabatuko ditu bideokliperako, eta Estampidak bere lan berria aurkeztuko du: Hard as the wolfram. Ankhar Zestoako taldea, berriz, bere bigarren diskoa prestatzen ari da. Leihatilan 20,90 euroan erosi ahalko dira sarrerak; aurretik erosita, 14,90 euroan. Ateak 19:30ean irekiko dituzte, eta kontzertuak 19:45ean hasiko dira.

Euskal Metal Fest

Bihar, 19:30ean, Intxaurrondo kultur zentroan (Donostia).

Leave a Reply

Your email address will not be published.