Egun osoko festa, batukaden erritmoan

Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketa hartuko du bihar Lasarte-Oriak. 170 perkusio jotzaile elkartuko dira herrian, eta goizetik gauera arte askotariko jarduerak izango dira: haurrentzako tailerra goizean, poteoa eta bazkaria eguerdian, Sanbodromoa arratsaldean… Batukaden emanaldi nagusia 18:30ean izango da, Okendo plazan. Parte hartuko duten taldeen artean daude Zo-Zongo, Buruntzantzan, Dinbi Banda, Sambamaña, Kumbalaye, Builaka, Beriba, Zaparrada eta Batukale. Gauean, Skakeitan taldeak kontzertua emango du 22:30ean, Okendo plazan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.