Bosgarren diskoa, hitzak ardatz hartuta

Zure aurrekari penalak. Izen hori du Anarik kaleratu berri duen diskoak. Anari Alberdik konposatutako eta idatzitako bederatzi kantak osatzen dute diskoa, eta, bere lan guztiekin egiten duen moduan, aurreko diskotik aldentzeko ahaleginaren emaitza da honakoa ere. Kanten hitzetan nabari da hori, batik bat. “Kantetan agertzen diren gaiak ez dira aldatzen, baina gaiak tratatzeko hitzak bai. Horren bila ibili naiz”, azaldu du Anarik. Mobydick aurretik dutela, Intxaurrondoko kultur etxean eskainiko dute kontzertua bihar, 21:00etan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.