XX. mendeko euskaldunen istorioak, umorez

1966an Telesforo Monzonek idatzitako Hazparneko Anderea oholtzara eraman du Iduzkilore taldeak. Ander Lipusek egin du egokitzapena, eta Monzonen testua “clown erara” landu dute, parte hartzaileek eurek diotenez. Lapurdi osoko antzezleek osatzen dute taldea. Lanak XX. mendeko euskaldunen historia kontatzen du : Amerikar exodoa eta dirua egin ondoren Euskal Herrira berriz itzultzea, itxurakeria, maitasuna… Gaur ikusi ahal izango da antzezlana Bergaran, Zabalotegi aretoan, 22:00etan. Irudian, Iduzkilore taldeko kideak, obraren entsegu batean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.