Bost epaimahaikidek erabaki dute saria nori eman: Garbiñe Biurrun epaileak, Maialen Lujanbio bertsolariak, Xabier Lapitz kazetariak, Paul Rios Lokarriren koordinatzaile ohiak eta Nieves Alza Txingudi saskibaloi taldeko presidente ohiak. Honela dio ebazpenak: “Emakumeen parte hartzea festetan tradizioa aldatu gabe, gatazka handirik gabe eta erakundeen laguntzaz ahalbidetu diren ekintza positiboentzat da saria. Ideia horren lekuko direlako saritzen dira bereziki Donostiako Kresala elkartea, Tolosako Udaberri dantza taldea eta Zumarragako Irrintzi dantza taldea. Hain zuzen ere, hiri eta esparru desberdinetan ekitaldien mamia aldatu gabe emakumeen parte hartzea lortu duten elkarte eta erakundeen izenean. Horiekin batera, aipamen berezia egin nahi izan die epaimahaiak hori lortzen babesa eman duten eta sustapen berezia eman duten hiru udalei”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply