Oiartzualdean, Tolosaldean, Hernanin eta Astigarragan egingo dira herri kontsultak. Bozketak 09:00etatik 20:00etara izango dira. Hona hemen jakingarri batzuk:
Tolosaldea
Galdera. Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
Herriak. Tolosaldeko 28 herrietan egingo da galdeketa.
Errolda. 39.442 herritarrek dute botorako eskubidea. 36 bozkaleku jarriko dituzte.
Hernani-Astigarraga
Galdera. Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabe eta independentea izatea?
Herriak. Hernani eta Astigarraga.
Errolda. 21.936 lagunek eman dezakete botoa. 13 bozkaleku izango dira.
Oiartzualdea
Herri bakoitzak bere galdera adostu du.
Lezo. Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?
Oiartzun. Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?
Pasaia. Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?
Errenteria. 1) Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin? 2) Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independentea izatearekin?
Errolda. 59.328 lagunek osatzen dute errolda. 30 bozkaleku jarriko dira.
Leave a Reply