Bi bidegorri zati ireki dituzte azken sei hilabeteetan

Urrian inauguratu zuten Azpeitiko erdigunea eta Zestoako Lasao auzoa lotzen dituen bidegorria; 4.740 metro luze eta lau metro zabal da, eta 2,8 milioi euroko aurrekontua izan du. Horrez gain, Txaparreneko bidegorri zatia ere inauguratu berri dute: Donostiako Herrera eta Ategorrieta auzoak lotzen ditu 700 metroko bidegorri zati horrek; 124 metro tunel baten barrutik egiten ditu. Datozen asteetan, aldiz, Segurako Kortaberria auzoa eta Zegamako Ondarlea industrialdea lotzen dituen bidegorri zatia inauguratuko dute. Bide horrek 1.591 metro izango ditu luzeran, eta 1.250.247 euro bideratu dituzte hura egitera. Beasain eta Donostia lotzen dituen bidearen parte izango da.