Zahartzaroa ikertzeko zentro bat egingo dute Donostian

300dik gora aditu bilduko dituen Zahartzaroaren Ikerketarako Espainiako Zentroa Donostian eraikiko dute, udalak Miramon inguruan utzitako 14.000 metro koadroko lursail batean. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak erdibana finantzatuko dute egitasmoa, eta 2015ean martxan jartzea espero da.