Lau urteko zigor eskaera, istripu bat eragiteagatik

DONOSTIA. Gipuzkoako Fiskaltzak lau urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du auto gidari batentzat, hark eragindako istripuan pertsona bat hil zelako. 2010eko urrian jazo zen istripua Donostia erdialdean. Autoa, orduko 125 kilometroko abiaduran zihoan, eta, gorrian zeuden bi semaforo pasatu ostean, beste auto baten kontra jo zuen, eta haren gidaria hil egin zen.