Aretxabaletako Loramendi elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen harira, kontzertua emango du gaur Anarik, 22:30ean, herriko udaletxe zaharrean. Bakarrik egiten ari den kontzertuen artean beste bat izango da gaur emango duena. Bestalde, bihar, 21:00etan, Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxean ere emanaldia eskainiko du Anarik. Gari etaTriz3ps taldeek ere joko dute han. Anarik 1997. urtean kaleratu zuen lehen diskoa. Aurretik, ordea, gitarraren laguntzaz bakarlari gisara gaztetxe eta taberna ugaritan ibilia zen. Orotara, lau disko luze kaleratu ditu; azkena, Irla izan, 2009an.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.