Bihar, azpiegitura handien aurkako manifestazioa

Bihar amaituko da Azpiegitura Erraldoien Aurkako Plataformak azken asteotan antolatutako ekitaldi sorta, azpiegitura handien aurkako manifestazio batekin. Hainbat talde ekologista, sindikatu eta gizarte mugimendu elkartuko ditu protesta horrek; bihar 17:30ean aterako dira Donostiako Bulebarretik, Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu! lelopean. Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak ere babestu dute protesta. Azken hiru asteotan aritu da plataforma mobilizazioak egiten; asteartean, Donostiako Udaleko osoko bilkuran egin zuten protesta. Gaur antzerki emanaldia antolatu dute, 21:30ean, Donostiako Rekalde tabernan.