72.000

Iaz Donostiako Onkologikoak artatutako pazienteak. 2011. urtean 72.000 pazientetik gora artatu zituen Donostiako Onkologikoak. Minbiziaren Munduko Egunaren harira —larunbatean izan zen— hainbat ekitaldi egin ditu Onkologikoak. Pazienteen artean fruta eta bizi ohitura osasungarriei buruzko dekalogoak banatu ditu, besteak beste.