Sevillan ate handitik irten zen toreatzaile eibartarra

Pedrucho da Eibarrek inoiz eman duen toreatzaile ezagunena. Pedro Basauri Paguaga (1893-1973) zezenketari ospetsua izan zen, eta hainbat lan egin zuen aktore moduan ere. Sevillako La Maestranza zezen plazako ate handitik irteteko ohorea izan zuen, eta haren izena darama Eibarko zezenzale elkarteak.