Urriaren 30etik azaroaren 4ra, mitologiaren inguruko hainbat ekitaldi antolatu ditu Ataungo Barandiaran museoak:
Urriaren 30etik azaroaren 3ra
Ikastetxeentzako tailerrak. Bizi mitologia bertatik bertara! tailerrak egingo dituzte, aste osoan, ikastetxeekin. 10:30etik 13:30era.
Azaroak 1
Ipuin kontaketa. Ipuin kontaketa antzeztua egingo dute Marimundukoren eskutik, Barandiaran museoan. Bi saio egingo dituzte: 11:00etan lehena eta 12:30ean bigarrena. Prezioa: 2,5 euro. Aurrez izena eman behar da, 943-18 03 05 telefono zenbakira deituz edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.
Azaroak 3
Toti Martinez de Lezea. Mitologiaren bidezidorretatik hitzaldia eskainiko du Toti Martinez de Lezea idazleak, 19:00etan, eta solasaldia izango da gero. Doakoa da, baina izena eman behar da. Barandiaran museoan izango da hitzaldia.
Azaroak 4
Jentilen etorrera. Jentilen etorrera: Ataunen mitoak bizirik. Joxe Migel Barandiaranek jasotako mundu magikoa, ataundarrek antzeztua, Jentilbaratza kultur elkartearen eskutik. 18:15ean, ongietorria eta desfilea egingo dituzte plazatik kiroldegiraino. 19:00etan izango da antzerkiaren lehen saioa, kiroldegian, eta 21:00etan bigarrena. Sarrerak www.jentilenetorrera.com helbidean hartu behar dira. Doan da.
Leave a Reply