Gazte1+ez! dinamikak urtebete beteko du martxoan

Azken urteetan atxilotu eta espetxeratu dituzten gazteen kopuruak “larrituta”, Gazte1+ez! dinamika aurkeztu zuten iragan urteko martxoaren hasieran. Azken urteetako polizia operazioetan atxilotu, espetxeratu edota auzipetu dituzten Euskal Herriko hainbat gaztek sustatuta abian jarri ere. 2007an Jarrai, Haika eta Segi erakunde terrorista izendatu zituenetik izandako polizia operazioek kezkatuta, euskal gizartearen “babesa” eskatu eta antzeko egoerekin amaituko duen “herri harresia” eraikitzearen garrantzia azpimarratu zuten. Aurkezpenaz harago, ekainean Donostiako Ibaetako fakultatean egindako itxialdiarekin eta Usurbilen ospatutako jaialdiarekin abiatu zuen bidea Gazte1+ez! ekimenak.