II. Komikilabea

Azaroaren 13ra bitartean honako jarduera hauek izango dira, Komikilabeak antolatuta:

Gaur

Tailerra. Nolakoa da zure heroia? tailerra eskainiko du Garbiñe Ubeda kazetariak, ikastetxeetako umeentzat. 11:00etan, Tabakaleran.

Aurkezpena. Sarah Gliddenek Rolling Blackouts nobela grafikoa aurkeztuko du. 19:00etan, Komikigunean.

Afaria. Komikia eta gastronomia lotzeko, Kanpai! afari japoniarra eskainiko dute Gastronomiaren Euskal Anaiartean, 21:00etan. 25 euro balio du, eta aurrez hartu behar da txartela.

Bihar

Tailerra. Ez izan komikiaren beldur! bineten sorkuntzarako sarrera lantegia, Contxita Herreroren eskutik. 18 urtetik gorakoentzat. 11:00etatik 18:00etara, Tabakaleran.

Pechakucha. Umoreak ba al du mugarik? mahai ingurua. Partaideak: Dario Adanti, Elisabeth Casillas, Mauro Entrialgo, Mamen Moreu eta Mikel Pagadizabal. 12:00etan, Komikigunean.

Zinema. Roger Mainwoodek zuzendutako Autobahn (1979) film laburra eta Ethel&Ernest (2016) film luzea eskainiko dituzte. Ondoren, solasaldia Mainwoodekin. 19:00etan, Tabakalerako 1. zinema aretoan.

Jaialdia. GRRRL! Zirriborro festa. Ainara Azpiazu Axpi, Mai Egurza, Contxita Herrero eta Mamen Moreu marrazkilariekin eta Eddie Mae DJarekin. 21:30ean, Kutxa Kultur Klubean.

Astelehena

Hitzaldia. Literatura eta komikia: joan-etorriak hitzaldia eskainiko dute Jorge Carrion idazleak eta Sara Morante eta Javier Olivares marrazkilariek. 19:30ean, Komikigunean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.