IPARRALDEKO KANTUEN NOSTALGIAN

Iparraldeko kantagintzaren ibilbideari begiratua bota eta hura gogoratzeko aukera paregabea izango da, igandean, Donostiako Kursaaleko auditoriumean. 19:00etatik aurrera, besteak beste, Errobi, Pantxoa Carrere, Erramun Martikorena, Mixel Ducau, Kantiruki, Naia Robles, Maialen Errotabehere, Niko Etxart eta Anje Duhalde ariko dira kantuan, gaur egungo taldeen egituretan zein iraganekoetan. Hala, besteak beste, Errobi taldea berriz ere taula gainean ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek, eta, aldiz, Pantxoa Carrere bakarrik, 2012. urtearen hastapenetatik Pantxoa eta Peio nor bere bidea ari baita egiten.