Gipuzkoako Foru Aldundia Hondarribiko aireportua handitzearen aurka legoke, horrek inguruko gune babesturen bati kalte egitea ekarriko balu; hala adierazi zuen asteartean Larraitz Ugartek, diputazioko bozeramaileak.
Oraingoz, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren eta aldundiko Ingurumen Sailaren txostenen zain daudela azaldu du, baina esan du itxuraz badaudela babes bereziko eremuak inguruan; kasu horretan, aireportua handitzearen aurka dago diputazioa. Dena den, Ugartek argitu du aldundiak Irungo eta Hondarribiko herritarren iritzia jakin nahi duela, eta ez duela hegaldi berririk finantzatuko.