DIRU KONTUAK HERRITARREN AURREAN

“Herritarrek parte hartzeko politikarekin bat, eta informazioa eta gardentasuna aintzat hartuta”, Donostiako Udal Gobernuak jendaurrean aurkeztu zituen 2012. urteko aurrekontuak, iragan larunbatean, Donostiako udaletxean bertan. Juan Karlos Izagirre alkateak aurrekontuen aurkezpen orokorra egin ondoren, sailetako diru kontu zehatzen berri eman zuten udal gobernuko gainerako kideek. Dozenaka herritar izan ziren aurkezpenean.