Debagoieneko artzainen azoka egin dute lehenengoz

Martxoaren 17an egin zuten lehen aldiz Debagoieneko artzainen azoka, Arrasaten; eskualdeko zazpi gazta ekoizle elkartu zituen egun horrek. Debagoieneko X. Jardunaldi Gastronomikoen barruan antolatu dute artzain azoka; jardunaldiok otsailaren 25ean hasi ziren, eta apirilaren 15era arte iraungo dute.