gipuzkoakohitza

Iparretik hegora, euskara ikastera

Lazkaoko Maizpide euskaltegia munduko hainbat txokotako jendearen topalekua da. Besteak beste, Japoniatik, Ameriketatik eta Australiatik joaten dira hara. Ezaugarri askok desberdintzen ditu, baina helburu bera dute: euskara ikastea. Euskal Herritik kanpoko jendea ez ezik, Euskal Herriko bertako hainbat lekutatik joaten da jendea Maizpidera euskara ikastera. Horietako askok, euskal jatorria duten arren, etxean ez dute euskara...

Lur zabal-zabal honetan

Akordatzen naiz nola otsailaren lauan, urtero-urtero, arratsaldeko hirurak aldera, gure eskolako irakasle hark hurritz-makila zerura jasotzen zuen. Ikasle den-denok isildu behar ginela esan nahi zuen hurritz-makilaren jasotzeak. Gainerako irakasleek keinuka adierazten ziguten begiratzeko hara, hatz erakuslea eramaten zuten «ixo» antzeko soinu bat zerien ezpainetara; lortzen zuten gutako gehien-gehienok berriketari uztea. Jartzen genuen tente gure makila,...

Ikuzi, garbitu, kalitu

Euskara batuak martxa hartu zuenean makina bat hitz asmatu zituen, batez ere etxeetan berriak ziren tresna elektrikoak izendatzeko. Telebista, hozkailu, xurgagailu eta abarrak bataiatu behar ziren hizkuntza moderno eta eraginkorra nahi izanez gero. Albo batera laga behar ziren Hegoaldean eta hizkera formalerako telebisi(ñ)o, nebera/frigorifiko, aspiradora berbak, nahiz eta horrela jarraitu izendatzen intimitatean. Denen artean, izen...

Gripeak jota omen dago jendea

Gripeak jota omen dago jendea

Pasa den irailean, bederatzi egunez egunero-egunero itsasoan bainatu ziren bi lagun. Bakoitzak moldatu zuen bere agenda, bere eginbeharren ordena, bere hotza, eta hutsik egin gabe bete zuten elkarri prometitutako esana. Negua osasuntsu-osasuntsu igarotzen omen du udazkenean hori egiten duenak. Jolas baten eran hartu zuten erronka lagunok. Sinetsi zuten haien gorputzak indartsuago egingo zituela itsasoko urak;...