Miren Mujika Telleria

Turismoa orekatzeko ahalegina

Turismoa orekatzeko ahalegina

Gipuzkoan egonaldi bat egiten duten turista gehienek Donostian hartu ohi dute ostatu. Han batzen da bisitarien kopuru handi bat; iazko udan, esaterako, %4,5 hazi zen kopuru hori. Egoera iraultzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa Sailak herrialdeko turismo plano berri bat aurkeztu zuen apirilaren 14an. Azahara Dominguez foru diputatuak esan du planoak...

‘Estoucha’: antifaxismoaren lekuko eta partaide

‘Estoucha’: antifaxismoaren lekuko eta partaide

Estera Zilberberg Estoucha emakume judu komunista poloniar bat izan zen. Haren seme George Waysand ikerlariaren bidez izan dute Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak Estoucha-ren berri, Waysandek liburu bat idatzi baitzuen amaren hitzak jasota. Bi ikerlariek euskarara nahiz gaztelerara itzuliko dute liburua, eta emakume hari buruzko dokumental bat ere egiten ari dira. [articles:2141037] Estoucha,...

«Liburutegira berdintasunez joateko aukera eduki nahi dugu, inolako diskriminaziorik gabe»

«Liburutegira berdintasunez joateko aukera eduki nahi dugu, inolako diskriminaziorik gabe»

Deban, 0 eta 2 urte bitarteko haurrek debekatuta dute herriko haur liburutegian sartzea. 2 eta 6 urte bitartekoak ordu jakin batean dute sartzeko eskubidea, 16:30etik 17:30era. Gisa horretako «neurri murriztaileak» hogei urtez izan dira indarrean liburutegi horretan, eta, egoera iraultzeko asmoz, Liburutegia Denontzat taldea sortu dute Debako hainbat amek. Talde horretako kide da Itsaso Aramendi...

Gerrara etorritakoen memoria

Gerrara etorritakoen memoria

Aitor Azurki kazetaria eta Aitzol Arroyo historialaria 36ko gerran Gipuzkoara etorritako boluntario internazionalistak ikertzen ari dira, eta ohartu dira boluntario internazionalistena ez zela «kasu bakan» bat soilik. Datorren urtean ikerketa liburua argitaratuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Azurkik eta Arroyok azaldu dutenez, Miguel Usabiaga donostiarraren Flores de la República. Los olvidados de Pikoketa liburua izan...

«Gure helburuetako bat da drogen normalizazioa murriztea»

«Gure helburuetako bat da drogen normalizazioa murriztea»

Badirudi drogaren arazoak 1980ko hamarkadan geratu zirela, baina errealitateak ez du hori erakusten. Iñigo Izargaraik (Donostia, 1971) maiz ikusi zuen drogak Altzan, bere auzoan, zer ondorio eragin zituen, eta egungo bere bizilekuan ere nabaritzen ditu: Oiartzunen. Gazteetan askotariko adikzioak daudela dio: droga, jokoa, sakelakoa, pornografia… Horrek ekar ditzakeen ondorioak ikusarazteko, Izargaraik talde bat sortu du, bi...

Orklidea, proiektu sozialen aldeko apustua

Orklidea, proiektu sozialen aldeko apustua

Ordiziako Orkli kooperatibako Gizarte Kontseiluak Orklidea izeneko laguntza programa sortu berri du, Euskal Herrian garatzen diren proiektuentzat, eta laguntzak jada baditu lehen bi onuradunak: Horbel eta Pausoka elkarteak. Kooperatibako kideek azaldu dute proiektu sozialak egiteko dirua behar duten elkarte eta taldeentzako deialdi bat dela programa hori. Lehen aldi honetan 25 proiektutik gora jaso dituzte, eta...

Artea eta historia ardatz Altzon

Artea eta historia ardatz Altzon

Altzon memoriarako urtea dute aurtengoa. Izan ere, mila urte bete dira Gipuzkoa hitza aurreneko aldiz eskuizkribu batean agertu zenetik, eta, agiri horrek dioenez, Gartzia Azenarizek eta Gayla de Iputzak Olazabalgo Salbatore monasterioa ―egungo Altzoko herrian dagoena― dohaintzan eman zioten San Juan de la Peñako zenobioari (Huesca, Aragoi, Espainia), babespean zituen beste hainbat lurrekin batera. Hain zuzen ere, dohaintza horri...

Nekea eta asperra

Nekea eta asperra

Albistegi espainiar baten kontatu zuten estatuko biztanle askok neke klimatikoa dutela. Pertsona horiek onartzen dute aldaketa klimatikoa badela, baina ez zaiela lehen beste axola. Adituek bataiatu dute fenomenoa: neke klimatikoa. Bataiatzaile horiek larritzat jo dute gertakaria, gizartearen (edo gizabanakoaren) konpromisoak indarra galtzen duelako larrialdiaren kontra egiteko orduan, jende horrek ez duelako esfortzurik egingo, edo ez...

Sexu indarkeriari erantzuna

Sexu indarkeriari erantzuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak uztailean ireki zuen lehen aldiz sexu indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko foru zerbitzua. Lehenengo egoitza Donostian dago, eta, azaroaz geroztik, behin betiko kokalekuan: Kale Berriko 10. zenbakian. Martxoan beste egoitza bat ireki zuen, Arrasaten, Uribarri kaleko 5. zenbakian, eta, Iker Uson aldundiko gizarte inklusioko eta indarkeria matxistaren aurkako arreta zerbitzuko buruak esan duenez, Zaldibian beste egoitza bat irekitzeko asmoa...

«Aulki gurpildunean dauden pertsonak etxetik atera behar ditugu»

«Aulki gurpildunean dauden pertsonak etxetik atera behar ditugu»

Veronica Reyes (Azpeitia, 1979) helburu handi bat lortu nahian ari da: bere seme Iren Reyesen ametsa betetzea. Irenek Duchenneren giharretako distrofia du, eta, gaixotasunak egunerokoa mugatzen dion arren, harentzat futbolean jokatzeko desioak ez du mugarik. Hori dela eta, Veronica Reyes Gipuzkoan gurpil aulki elektrikoko futbol talde bat sortzeko ahaleginetan ari da —aulki elektrikoarekin jokatzen den...