Ihintza Elustondo

«Aulki gurpildunean dauden pertsonak etxetik atera behar ditugu»

«Aulki gurpildunean dauden pertsonak etxetik atera behar ditugu»

Veronica Reyes (Azpeitia, 1979) helburu handi bat lortu nahian ari da: bere seme Iren Reyesen ametsa betetzea. Irenek Duchenneren giharretako distrofia du, eta, gaixotasunak egunerokoa mugatzen dion arren, harentzat futbolean jokatzeko desioak ez du mugarik. Hori dela eta, Veronica Reyes Gipuzkoan gurpil aulki elektrikoko futbol talde bat sortzeko ahaleginetan ari da —aulki elektrikoarekin jokatzen den...

Gazta «on» baterako behar dena

Gazta «on» baterako behar dena

Aurki artzainak eta gazta protagonista izango dira Ordiziako kaleetan berriro. Ohiko azokaren ordez, Artzain Eguna egingo dute datorren asteazkenean, eta goiz osorako egitaraua prestatu dute. Transhumantzia antzeztu eta artzainen lanari balioa emateko asmoz, artaldeek herrigunea igaroko dute, eta Idiazabal gazta berriaren aurkezpena izango da udaletxeko batzar aretoan. Aurten, Dimako (Bizkaia) Garena jatetxeko Julen Baz eta...

Herrigunerainoko distantzia murrizteko

Herrigunerainoko distantzia murrizteko

Gaur egun, Tolosako auzo bat da Bedaio, baina hala izateari utz liezaioke. Izan ere, Tolosako auzo izateari utzi eta Amezketakoa bihurtzea nahi dute hango biztanleen erdiek baino gehiagok, auzoa Tolosatik urruti dagoela argudiatuta. Izan ere, ia hamazazpi kilometro daude Bedaiotik Tolosako herrigunera; Amezketako Ugarte auzora, berriz, sei kilometro pasatxo, eta erdigunera, bederatzi. Auzotarrek martxoaren amaiera...

Karapaixoa

Karapaixoa

Gure etxeko sukaldeko mahaiaren gainean, gauzak azaltzen dira batzuetan. Lagunek, familiakoek, lankideek, maitaleek, pisukideek eurek opari emandako produktuak izaten dira: gaztak, kroketak, bonboiak, ardo botilak, olioa, bizkotxoak, mandarinak, kalabazinak, gominolak, baratxuriak. Eskerrik asko dena delakoagatik dena delakoa gure etxeko sukaldera iritsarazi duzuenoi. Lehengoan, Pazko Iganderako bost-sei-zazpi egun falta zirela, ogi handi arraro bat topatu nuen...

«Gizartea eraldatu behar da etxebizitzaren arazoa bukatzeko»

«Gizartea eraldatu behar da etxebizitzaren arazoa bukatzeko»

Leire Andino (Donostia, 1997) eta Mikel Biain (Donostia, 1999) Euskal Herriko etxebizitza sindikatu sozialistako kideak dira. Apirilaren 5ean Donostian manifestazioa egin zuten «etxebizitzaren negozioaren» aurka, eta, emaitzarekin «pozik» badaude ere, esan dute egoera orokorrarekin «kezkatuta» daudela. [articles:2140550] Tentsio eremuak izendatzen ari dira Gipuzkoan. Lagunduko al du horrek etxebizitzaren egoera aldatzen? LEIRE ANDINO: Luze gabe sektore...

Tentsio eremuak neurrien zain

Tentsio eremuak neurrien zain

Errenteria izan da bizitegi merkatuaren arabera Hego Euskal Herrian tentsio eremu izendatu duten lehen udalerria. Hala adierazi zuten Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iazko urriko agerraldi batean. Neurria urtarrilean argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta orduan sartu zen indarrean. Halere, Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioaren esperoan segitzen dute, ez baitago...

Xenpelar tailerren mende erdiko ibilbidea, 120 urteko kamera baten fokutik

Xenpelar tailerren mende erdiko ibilbidea, 120 urteko kamera baten fokutik

Azken 50 urteetan, herritar asko pasatu da Errenteriako Xenpelar tailerretatik. 1973. urtean hasi ziren han lanean, arte plastikoak irakasten. Harrezkeroztik, milaka istorio sortu dira pintzel eta mihise artean, herriko hainbat eraikin eta kaletan. Hain zuzen ere, istorio horiek berreskuratzeko asmoz, proiektu bat abiatu zuten iaz Xenpelar tailerretan, 50. urteurrena ospatzeko: 23 lagun bildu, eta argazkiak...

«Ez dut uste orkestrako gizonekin halako bidaia bat egingo genukeenik»

«Ez dut uste orkestrako gizonekin halako bidaia bat egingo genukeenik»

Miren Zeberio Etxetxipia biolin jotzailea (Tolosa, 1983) Euskal Barrok Ensemble taldeko eta Le Concert des Nations orkestrako kidea da. Jordi Savall musikari kataluniarrak 1989an sortu zuen Le Concert des Nations orkestra, eta, Savallek berak proposatuta, taldeko emakume musikari batzuek bira bat egin zuten joan den martxoaren hasieran, Italia iparraldean. Astebetez izan ziren han, eta zazpi...

‘San Juan’ baleontziaren xukaponpa eraikitzen ari dira Albaolan

‘San Juan’ baleontziaren xukaponpa eraikitzen ari dira Albaolan

San Juan baleontzia Ternuan (Kanada) hondoratu zen, 1565. urtean, Pasaian eraiki eta urte gutxira. 28 metroko itsasontzi hura Pasaian dago berriro, baina oraingoan erreplika bat da. Albaola Itsas Faktoriak bere gain hartu zuen San Juan baleontzia berriz ere eraikitzeko proiektua, XVI. mendean egin zen itsasontziaren material eta estrukturak errespetatuz. Gutxinaka osatzen ari dira, eta Xabier...

Bizitza

Bizitza

Urteak betetzen ditudan bakoitzean hausnartze-bolada bat etortzen zait, bizimoduaren birpasa bat, bizi dudan momentua sakonago aztertzekoa. Gura barik izaten da, gainera. Hilaren hasieran izan dut gogoeta, urteak egin berri ditut eta. Aurten bururatu zait ea nolakoa nintzatekeen beste familia eta inguru baten hazi izan banintz, gene berberekin, gorputz honekin beste nor edo nork hazi izan...